Bibrazio

Mintz zirkular batean ager litekeen bibrazio-moduetako bat

Bibrazioak edo dardara ingurune jarraitu batean zehar hedatzen diren eta deformazio eta tenkak sortzen dituzten asaldu elastiko mekanikoak dira. Ingeniaritza eta egituragintza dira bibrazioen azterketa zientifikoa burutzen duten jakintzagaiak.

Oso garrantzitsua da egiturengan bibrazioek duten eragina aztertzea hauen haustura eragin dezaketen zenbait gertakariren jatorria baitira, besteak beste nekea edota erresonantziaren jatorria. Nekean indar oszilatzaileek muga teorikoen azpitik hausturak sortzen dituzte eta erresonantzian sistemak maiztasun jakin batzuetara kitzikatzen badira hauen oszilazioen anplitudearen balioa ikaragarri hazi liteke jasan litezkeen balioetatik harago.


Bibrazio

Dodaje.pl - Ogłoszenia lokalne