Bihotz-maiztasun

Pultsu-hartzea eskumuturrean.

Bihotz-maiztasuna denbora unitate bateko bihotzaren taupaden kopurua da. Baldintza estandarretan neurtzen da (atsedenaldian edo ariketa fisikoan), eta taupaden kopurua minutuko eran adierazi ohi da.

Pultsua (taupaden kopurua adierazten duena) toki desberdinetan hartzen da, ohikoenak eskumuturrean, lepoan (karotida arteriaren gainean) eta toraxean izanik.

Gizaki heldu eta osasuntsu batean bihotzak 70 taupada inguru egiten ditu minutuko. Tarte orokorra 60-100 artekoa da. Ariketa fisikoan 150-200ra igo daiteke. Atleta gazte batek, atsedenaldian, 40-60 taupadak minutuko eduki ditzake.

Ume jaioberrietan bihotz-maiztasuna handiagoa da (130 taupadak/minutuko), baina adinarekin batera kopuru hori jaisten da.

Bihotz-maiztasuna sukarrarekin, ariketa fisikoarekin eta substantzia inotropikoekin (noradrenalina, esaterako) igotzen da. Bihotz-maiztasunaren lastertzeari takikardia deritzo (minutuko 90 taupadatik gorako maiztasuna).


Bihotz-maiztasun

Dodaje.pl - Ogłoszenia lokalne