Bilboko Done Jakue katedrala | |
---|---|
Donejakue Katedrala | |
Kultura ondasuna | |
Zazpikaleak Kostaldeko Donejakue bidea | |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Bizkaia |
Herria | Bilbo |
Koordenatuak | 43°15′25″N 2°55′26″W / 43.256944°N 2.923889°W |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | XIV. mendea |
Izenaren jatorria | Done Jakue |
Erlijioa | katolizismoa |
Elizbarrutia | Bilboko elizbarrutia |
Izena | San Giacomo (en) |
Arkitektura | |
Estiloa | arkitektura gotikoa arkitektura neogotikoa |
Dimentsioak | 22,3 () × 51,5 () m dorre: 64 () m nabe: 22,5 () m |
Ondarea | |
BIC | RI-51-0001010 |
119 | |
Webgune ofiziala | |
Done Jakue katedrala Bilbok duen eliza nagusia da, Done Jakueri eskainia. Izen bereko plazan kokatuta dago, Zazpi kaleetako erdialdean. Beste katedral asko bezala, hainbat mendez eraikia da, eta ondorioz hainbat estiloren nahasketa du: XIV. mendeko azken laurdenaren eta XVI.eko hasieraren artean eraiki zuten gehienbat, estilo gotikoan; hala ere, aurrealdea eta dorrea, XIX. mendean egindako berriztapenak, estilo neogotikokoak dira. Elizaren barrualdea 2002. urtean berriztu zuten azken aldiz. Urte hartan, gainera, eraikinaren kanpoaldea garbitu zuten, eta portikoa itxi.