Bioelektromagnetismo deritzo izaki bizidunek esperimentatzen dituzten prozesu elektrikoak ikertzen dituen zientziari. Nagusiki, zelulen aktibitate elektrikoa aztertzen du eta zirkuitu elektrikoez deskribatzen da.
Izaki bizidunen zelula elektriko nagusia neurona da. Neuronaren edo beste zelula baten aktibitate elektrikoa mintzean kontzentratu egiten da bereziki; horrek eragiten duen kargen banaketaren ondorioz, potentzial elektriko bat sortzen da. Potentzial elektriko horren balioa -60 eta -90 mV artekoa da zelula atsedenaldian dagoenean, kanpoaldeko potentziala delarik erreferentzia-puntua (0 mV). Hala ere, zelulak estimulu bat jasotzen badu, potentzial elektrikoa aldatu daiteke denbora tarte batean. Estimulu horrek mintzaren potentziala positiboagoa bihurtzen badu, depolarizazioa delako fenomenoa gertatzen da. Aldiz, negatiboagoa bihurtzen badu, hiperpolarizazioa