Biomekanika

Besoko muskulu batek egin behar duen indarraren kalkulatzeko, sistema mekanikoa barra zurrun bat bezala sinplifikatu.

Biomekanika egitura eta funtzio biologikoak ikuspegi mekaniko batetik aztertzean datza, hau da, kanpoko indarrek organismo bizidunen mugimenduari eta egiturari nola eragiten dieten aztertzen du.[1] Biomekanikak organismoen maila makroskopikokoa aztertzen du, eta ez da mekanobiologiarekin nahastu behar, kanpoko indarrek zelula-prozesuen gain (bereizketa zelularra esaterako) duten eragina aztertzen duen zientzia.[2]

Biomekanikaren oinarria izaki bizidunek eta objektu bizigabeek jasaten dituzten lege fisikoak berdina direla onartzea da. Hala ere, kontuan hartu beharra dago izaki bizidunak sistema oso konplexu eta dinamikoak direla, eta artifizialki garatu ezin izan diren ezaugarriak dituztela.[3] Sistema konplexu horiek ebatzi ahal izateko gaur egun ordenagailuez baliatzen gara, sortutako algoritmoek hainbat orduren premia izan dezakete sistemak ebazteko, baina azkenean emaitza lortzen dugu. Teknologia hauen aurretik existitzen zen irtenbide bakarra, eskuineko irudian ikusten den bezala, sistema sinplifikatzea zen.

  1. (Gaztelaniaz) «Biomecánica» www.fisioterapia-online.com (Noiz kontsultatua: 2024-03-07).
  2. (Ingelesez) Peirce-Cottler, Shayn M.; Sander, Edward A.; Fisher, Matthew B.; Deymier, Alix C.; LaDisa, John F.; O'Connell, Grace; Corr, David T.; Han, Bumsoo et al.. (2024-04-01). «A Systems Approach to Biomechanics, Mechanobiology, and Biotransport» Journal of Biomechanical Engineering 146 (4)  doi:10.1115/1.4064547. ISSN 0148-0731. (Noiz kontsultatua: 2024-03-07).
  3. Karmen, Pagaldai, Juanma Arrieta, Mari. (1992-06-01). «Biomekanika: giza gorputza mekanismo gisa» Zientzia.eus (Noiz kontsultatua: 2024-03-07).

Biomekanika

Dodaje.pl - Ogłoszenia lokalne