Birdman or (The Unexpected Virtue of Ignorance) (euskaraz: «Txorigizona edo (Ezjakintasunaren Ezusteko Bertutea)»), Birdman soilik bezala ezagunagoa, 2014ko Alejandro González Iñárritu mexikar zinema zuzendariaren umore beltzeko komedia filma bat da. Michael Keaton, Zach Galifianakis, Edward Norton, Andrea Riseborough, Amy Ryan, Emma Stone eta Naomi Watts aktoreek antzeztu zuten. 2014ko abuztuaren 27an Veneziako Zinemaldian estreinatu zen.