Bisexualitatea genero guztienganako erakarpena da, manifestu bisexualaren hitzetan. Izenean agertzen den "bi"-ak, norberaren generoari eta beste genero guztiei egiten dio erreferentzia. Askotan Pansexualitatearekin nahasi daiteke eta eztabaida dago termino horren erabilerarekiko, azken batean gauza bera direlako.
Bisexualitate terminoa gizakien arteko erakarpen sexual edo sentimentalaren testuinguruan erabiltzen da, eta heterosexualitatearekin eta homosexualitatearekin batera, heterosexual-homosexual ardatzaren puntuetako bat da. Identitate bisexualak ez du, ordea, bi sexuekiko erakarpen maila bera izan behar; normalean, bisexual gisa identifikatzen diren pertsona askok erakarpen handiagoa dute sexu edo generoetako batekiko, bestearekiko baino[1].
Bisexualitatea gizarte askotan deskribatu da historian zehar[2], baita animalien artean ere[3][4]. Bisexual terminoa, hala ere, XIX. mendean sortu zen[5].