Black Mirror (euskaraz: «Ispilu Beltza») Erresuma Batuko antologia telesail bat da. Charlie Brooker ekoizleak sortu zuen, showrunner izan delarik telesailaren garapenean, eta gidoi gehienen idazlea ere bai. 2011-2014 artean Channel 4 britainiar katean aireratu zen, eta 2016tik gaur egun arte Netflix zerbitzuan.