Blue Velvet | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1986 |
Izenburua | Blue Velvet |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | krimenezko filma, Neo-noirra, misteriozko zinema, erotic thriller (en) , thrillerra eta film dramatikoa |
Iraupena | Adierazpen errorea: Hitz ezezaguna "eta" |
Kolorea | koloretakoa |
Grabazio lekua(k) | Ipar Carolina |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | David Lynch |
Gidoigilea(k) | David Lynch |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Fred C. Caruso (en) Dino De Laurentiis Richard Roth |
Konpainia ekoizlea | De Laurentiis Entertainment Group (en) |
Edizioa | Duwayne Dunham (en) |
Ekoizpen-diseinatzailea | Patricia Norris |
Aurrekontua | 6.000.000 Estatubatuar dolar |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Angelo Badalamenti |
Argazki-zuzendaria | Frederick Elmes |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Ipar Carolina |
ikusi
| |
Historia | |
Jasotako sariak | |
Nominazioak | |
Blue Velvet 1986ko pelikula estatubatuarra da, David Lynchek idatzi eta zuzendutakoa. Pelikulak izugarrizko ospea izan zuen 1986an eta urte horretako pelikularik hoberena izateko kontsideratua izan zen askorentzat. Momentu horretatik, klasiko bat bihurtu da eta bere zuzendaria den David Lynch izar internazionala bihurtu du. Beldur psikologikoa eta zine beltza nahasten duen filma da. Oscar sarietan zuzendari hoberena izateko hautatua izan zen.
Blue Velveten kritikari erreparatuz, banatuta egon zen hasieran, askok filmearen edukiak eginkizun artistiko eskasa zuela esanez. Hala ere, Lynch-en bigarren Oscar izendapena jasotzeko nahikoa izan zen. Hurrengo urteetan atentzio handia sortu zuen akademikoen artean bere sinbolismoa dela eta. Gaur egun, David Lynchen lan handienetarikoa kontsideratzeaz gain, 80. hamarkadako filmerik onenetarikotzat ere hartzen da. Sight & Sound, Time, Entertaiment Weekly eta BBC Magazine bezalako argitalpenek historiako filmerik onenen artean sailkatu izan dute. 2008. urtean, Blue Velvet amerikar zinearen misteriozko zinemako filmerik onena bezala hautatua izan zen American Film Institute-en eskutik.