Boardwalk Empire HBO telebista kateak 2010ean emandako estatubatuar telesaila da, Atlantic Cityn lege lehorraren garaian kokatuta. Steve Buscemik protagonizaturik, honek Enoch "Nucky" Thompson antzezten du, orduko buruzagi politiko eta mafiosoa. Terence Winterren Boardwalk Empire: The Birth, High Times, and Corruption of Atlantic City liburuan oinarrituta dago[1].
Pilotua Martin Scorsesek zuzenduta zegoen eta historiako atalik garestiena bilakatu zen (18 milioi dolar). Lehen Mundu Gerraren osteko garaian girotutako telesail honek aldeko zein kontrako iritziak jaso zituen, baina, oro har, harrera ona izan zuen. Hainbat sari eskuratu zituen; besteak beste, telesail dramatiko onenaren Urrezko Globoa, 2011n.[2]