Bonifazio Etxegarai | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Zumaia, 1878ko ekainaren 5a |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Heriotza | Durango, 1956ko abenduaren 24a (78 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania euskara |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, legelaria eta epailea |
Kidetza | Euskaltzaindia Eusko Ikaskuntza |
Bonifazio Etxegarai Korta (Zumaia, Gipuzkoa, 1878ko ekainaren 5a - Durango, Bizkaia, 1956ko abenduaren 24a), euskal idazle eta legegilea.
Karmelo Etxegarairen anaia gaztea, Madrilen egin zituen zuzenbideko ikasketak. 1904. urtean Sevillako Probintzia Entzutegiko Gobernuko idazkari izendatu zuten, eta 1910ean Madrilgo Justizia Auzitegi Goreneko idazkariorde. 1922an Eusko Ikaskuntzako Zuzenbide arloko kidea zen eta euskaltzain bihurtu zen lau urte geroago, Karmelo anaia hil eta gero. 1937an Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko lehendakari hautatu zuten.