Breaking Bad (euskaraz: «gaiztotzen») Ameriketako Estatu Batuetako telesail dramatiko bat da, Vince Gilliganek idatzia eta ekoiztua. Walter Whiten (Bryan Cranston)-en istorioa kontatzen du, arazo ekonomikoak dituen Kimika arloko irakasle bat, biriketako minbizia duela esaten diotenean. Bere tratamendua ordaintzeko eta bere familiaren etorkizun ekonomikoa ziurtatzeko metanfetamina sortzen hasten da, Jesse Pinkman (Aaron Paul)-ekin batera. Telesaila Albuquerquen (Mexiko Berria) garatzen da, eta ildo nagusia egoeretatik ateratzeko zailtasuna izan ohi da.
Telesaila 2008ko urtarrilaren 20an aireratu zuen Sony Pictures Televisionek, AEB eta Kanadan AMC katearen bidez. Azken sasoia bi partetan zatitu zen, zortzi atalekin bakoitza.