Brokeback Mountain 2005eko Ang Lee taiwandar zinema zuzendariaren amodiozko film dramatiko bat da. Annie Proulx idazlearen izen bereko kontakizun labur batean oinarritzen da.
Filmak Mendebaldeko Estatu Batuetan 1963 eta 1983 artean bizi ziren bi cowboy-en arteko harreman sexual eta erromantiko nahaspilatsua azaltzen du eta Heath Ledger, Jake Gyllenhaal, Anne Hathaway eta Michelle Williams ditu aktore nagusiak.
Veneziako Mostran Urrezko Lehoia eskuratu zuen, eta besteak beste, hiru Oscar Sari irabazi zituen: Zuzendari onenaren Oscar Saria, Egokitutako gidoi onenaren Oscar Saria, eta Soinu banda onenaren Oscar Saria.