Bularrezur | |
---|---|
Xehetasunak | |
Honen parte | bones of thorax (en) |
Konponenteak | manubrium (en) Xifoide apofisia body of sternum (en) costal notches (en) sternal angle (en) cartilaginous joints of sternum (en) |
Artikulazioa | lepauztaia Saihets-hezurra |
Identifikadoreak | |
Latinez | sternum |
MeSH | A02.835.232.570.750 |
TA | A02.3.03.001 |
FMA | 7485 |
Terminologia anatomikoa |
Bularrezurra edo esternoia, toraxeko hezur bat da, laua, bakoitia, erdikoa eta simetrikoa, soldaturiko zenbait zatiz osatutakoa. Bularrezurrak, birikak eta bihotza babesten laguntzen du.
Gizakiengan hiru zatitan banatua dago:
Kirtena eta gorputza, sinkondrosi batean artikulatzen dira, Louisen angelua deritzona eratuz, hezurtu egin daitekeena. Xifoidesak, zehaztu gabeko forma du (pertsona eta adinaren arabera ezberdina izan daiteke), eta, 40 urtetik aurrera hezurtze bat jasaten du, aurretik sinkondrosi esternoxifoidear bat zegoen tokian sinfisi bat eratuz. Bi aurpegi ditu, aurrekoa eta atzekoa, bi alboko ertz; eta bi mutur, goikoa edo oinarria eta behekoa edo erpina.
Toraxaren aurrealde eta erdialdean dago, goitik, lepauztaiekin artikulatzen da, eta bere alboko ertzetan, benetako saihetsak artikulatzen dira kartilago esternokostoklabikularraren bidez, baina, gezurrezko saihetsekin, 7., 8., 9. eta 10. saihetsera lotzen den kartilago bakar baten bidez artikulatzen da.
Kirtenak gorputzarekin duen artikulazioa, sinkondrosi motakoa da, eta angelu nahiko zorrotz bat eratzen du, louisen angelua deitua, bigarren saihetsaren inguruan. Egiten duen artikulaziorik garrantzitsuena, lehen saihetsarekin eta lepauztaiarekin egiten duena da, esternokostoklabikular deritzon artikulazioa eratuz, helduen hezurretan, hezurtzera iris daitekeena, eta lehen saihetsera eta esternoira erabat lotuak geratzen dira, beraz, kirtenak, bi artikulazio gune ditu hezur horientzako.
Gorputzean gandor deritzen hiru ildotze daude, enbrioi garaiko hezurtze garaiko zantzuak baino ez direnak.
Sexuaren araberako ezberdintasunari dagokionez, gizonezkoena handiagoa, luzeagoa eta estuagoa da.
Muxarradurak, saihets kartilagoen eta bularrezurraren arteko elkartze guneak dira.