Burkina Fasoko bandera zabalera bereko bi errenkada horizontalez osatua dago. Goikoa gorri kolorekoa da, eta behekoa berdea. Banderaren erdian hori koloreko bost puntako izar bat dago. Koloreak panafrikanismoarenak dira (Etiopiako banderan oinarritzen direnak), iraultza sozialista (gorria) Burkina Fasoko lurraren emankortasuna (berdea) ere irudikatzen duten arren. Izar horiak iraultzaren gidaritza argitsua irudikatzen du.
Bandera hau 1984ko abuztuak 4an onartu zen eta une horretan presidentea zen Thomas Sankarak diseinatu zuen.