CMOS

CMOS inbertsore estatikoa bi MOSFET transistore erabiliz inplementatua: goikoa PMOS motakoa da eta behekoa NMOS.

CMOS edo MOS osagarria zirkuitu integratuak egiteko erabiltzen den familia logikoetako bat da. CMOS ingelerazko Complementary metal–oxide–semiconductor hitzetatik dator (Metal Oxido Erdieroale Osagarria euskaraz).

CMOS teknlogia mikroprozesadoreetan, mikrokontrolagailuetan, RAM estatikoetan eta beste zirkuitu digital askotan erabiltzen dira. Horrez gain, hainbat zirkuitu analogikoetan erabiliak dira, besteak beste: irudi-sentsoreetan, datu-bihurgailuetan eta integrazio-maila altuko transzeptoreetan. Frank Wanlassek patentatu zuen CMOS teknologia 1967an (US Patent 3,356,858).

CMOSek batzuetan COS-MOS izena jasotzen zuen, ingelerazko complementary-symmetry metal–oxide–semiconductor hitzetatik (Metal Oxido Erdieroale Osagarri Simetrikoa euskaraz). "Osagarri simetriko" hitzek CMOS teknologiaren diseinu-digital ohikoena aipatzen dute, funtzio logikoak inplementatzeko P eta N-motako MOSFET transistoreak bikoteka erabiltzen baitira.

CMOS gailuek bi ezaugarri garrantzitsu dituzte. Lehena zarata elektronikoen aurrean duten immunitatea da eta bestea potentzia-kontsumo estatikoa txikia da. Hala ere, kommutazioetako potentzia-kontsumoa nabarmena da. Kontsumo horrek potentzia-kontsumo dinamikoa izena du. Ondorioz, CMOS teknologiaren bero-galera TTLrena edo NMOS logikarena baino txikiagoa da. CMOS teknologiarekin funtzio logiko-dentsitate altua dituzten txipak garatu daitezke.

"Metal Oxido Erdieroale" hitzek ("metal–oxide–semiconductor" edo MOS) FET motako MOSFET transistoreen egiturari aipu egiten diote. FET transistorearen ate izeneko terminalaren metalezko elektrodoa oxidozko isolagailu baten gainean dago, eta oxidozko isolagailua, berriz, erdieroalearen gainean dago.


CMOS

Dodaje.pl - Ogłoszenia lokalne