Calemboura hitz-joko bat da, homonimian, paronimian edo polisemian oinarritzen den hitz-jokoa. Hitz homonimoak berdin idatzi edo ahoskatzen diren hitzak dira baina jatorri berbera ez duten hitzak dira. Adibidez: Hori (erakuslea) / Hori (kolorea). Paronimia antzeko itxura duten baina esanahi desberdin duten hitzekin gertatzen da. Polisemia fenomenoekin jokatuz ere, hitz batzuek daukaten esanahi anizkunekin, osa daitezke calembourak.
Hitz baten esanahia aldatzeaz gain, esaldi baten silabak beste modu batez elkartuz osa daitezke calembourak.