Carmelo Barrio Baroja (Gasteiz, Araba, 1960ko uztailaren 16a) IV., V., VI., VII., VIII. eta IX. legegintzaldietako Euskadiko Alderdi Popularreko (PP) eusko legebiltzarkidea da. 1996tik alderdi bereko idazkari nagusia da. Arabako Zanbranako udaleko zinegotzia ere bada.
Zuzenbidean lizentziaturik, abokatua da ogibidez. Eusko Ikaskuntzako, CIREC España-ko eta Gizarte Ekonomiako Fundazio Iberoamerikarreko patronatuko kidea da. Borja Semperren dimisioaren ondoren, txanda hartu zion Euskal Legebiltzarreko PPren eledun lanetan.[1]
Artikulu hau Arabako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |