Chantico

Chantico, Rios Kodexa

Chantico mexika mitologian (nahuatlez Chantico-Cuauhxolotl, "etxean bizi dena", Chiantli, "etxea", "bizilekua", ti, lotura eufonikoa eta co -an) suaren jainkoa zen Xiuhtecutliren ezkontidea zen. Bihotzeko, etxeko eta sumendietako suen jainkosa eta artaburuen heltzearen arduraduna zen. Kolore beltz eta gorriko aurpegiz irudikatzen da eta bere ikurrak suge gorri bat eta kaktus arantzak dira.

Cihuacoatl-Tonan bezala, beroarekin eta argi distiratsuarekin lotua zegoen. Irudikapenetan bizkarrean izpi eskukada bat zuela agertzen zen. Tepeyacen tontorrean gurtzen zen laugarren hamahirukoaren lehen egunean (lore 1), zehazki martxoak 23an.

Mitologiaren arabera Chanticok sakrifizio bat eskaini zuen baraualdia errespetatu gabe, piper eta arrain errea jan baitzituen, Tonacatecuhtli haserretu egin zen eta Chantico madarikatu zuen zakur bihurtuz, oso izaera jatuneko animalia. Chanticori Bederatzi-Zakur bezala erreferentzia egiten zaio. Esaten zenez haizeko lehen zeinuan jaiotakoa (1-Ehecatl) jaiotzaz osasuntsua izango zen minez edo minbiziz gaixo hazi ezean, kasu horretan bere gaixotasuna sendaezina izango zelarik. Uste zutenez, bederatzigarren zeinuan jaiotakoa oso zoritxarrekoa izango zen, zeinu hau nahuatlentzat baitzen, zenbait animaliatan eraldatzen ziren azti eta nekromante.


Chantico

Dodaje.pl - Ogłoszenia lokalne