El Conflent Ipar Kataluniako eskualdea da. Hiriburua eta udalerririk populatuena Prada da.
Conflent eta Ipar Kataluniako beste eskualdeak Kataluniatik banandu ziren XVII. mendean Segadorsen Guduaren ostean sinatu zen Pirinioetako Hitzarmenaren ondorioz, 1659an. Han, Frantziak eta Espainiak Katalunia elkarren artean banatzea adostu zuten.