Cornell UnibertsitateaIvy League ospetsuaren zati den goi hezkuntzako erakunde akademiko bat da. Bere egoitza nagusia New YorkekoIthaca hirian dago. Beste egoitza batzuk New Yorken eta Katargo hiriburua den Dohan ditu. 2011n bere ikasle kopurua 13.931koa zen, Ivy Leagueko unibertsitateen artean ikasle gehien dituena delarik. Unibertsitaterik hoberenetakotzat hartzen da, munduko unibertsitaterik hoberenen rankingeko Top 15ean baitago.
Cornell unibertsitatea Western Union ere sortu zuen Ezra Cornellek eta Andrew Dickson Whitek sortu zuten arraza edo erlijio ezberdintasunik gabe onartzen zituzten erakunde ez sektario misto bat bezala. Ameriketako Estatu Batuetako Gerra Zibilaren ondoren sortua, bere sortzaileek unibertsitateak ezagutzaren arlo guztietan irakastea eta ekarpenak egin zitzan saiatu ziren, zientzia tradizionaletatik hasi eta zientzia aplikatuetara. Garairako ez ohikoak ziren ideal hauek Ezrak unibertsitaterako 1865eko bere esaldi ospetsuan adieraziak izan ziren: "Pertsona orok hezkuntza edozein ikasketatan topatu ahal izango duen erakunde bat aurkitu nahi nuke". Unibertsitatea zazpi fakultate eta graduaurreko eskolatan eta graduondoko beste zazpitan banatua dago, euren programa akademikoak definitzeko erabateko autonomiarekin. XX. mendearen erdialdetik, unibertsitate hau bere baliabideak, campusa eta munduan duen eragina handitzen joan da.
Cornellek 255.000 ikasle ohi baino gehiago, Rhodes Bekadunaren 28 garaile eta ikasle edo irakasle bezala unibertsitatera afiliatutako 40 Nobel Saridun ditu. Cornellek AEBetako beste edozein unibertsitatek baino doktoretza lizentziadun gehiago sortzen ditu. Doktoretza baten jarraitzen duten bizi zientzien arloetan graduatu gehien ere sortzen ditu eta euren doktoretza estatubatuar erakundeetan jarraitzen duten graduatu gehien sortzen dituenen artean munduko laugarren postuan dago. Ikerketa funtsezko elementua da unibertsitatearen misioan. 2006an Cornellek 649 milioi $ gastatu zituen ikerketa eta garapenean. 2007an Cornellek AEBetako unibertsitateen artean bosgarren postuan egon zen funts bilketari dagokionez, ekarpen pribatuei dagokionez 406,2 milioi dolar bilduz.