Daniel D. Tompkins (Scarsdale, 1774ko ekainaren 21a - Castleton, 1825eko ekainaren 11) estatubatuar politikaria izan zen. New Yorkeko estatuko gobernadore eta Ameriketako Estatu Batuetako presidenteordea izan zen.
1801ean New Yorkeko Konbentzio konstituzionalean delegatu zuten eta 1804tik 1807ra New Yorkeko Auzitegi Goreneko kide izan zen. New Yorkeko estatuko gobernadorea izan zen 1807tik 1817ra. 1812ko angloamerikar gerran bere dirua erabili zuen milizia ordaintzeko eta hornitzeko.
James Monroerekin batera aurkeztu zen 1816ko presidentetzarako hauteskundeetara, Alderdi Demokrata-Errepublikanoan. Zortzi urtez presidenteorde izan zen 1825era arte. Kaudimengabeziak alkoholismora eraman zuen eta bizitza laburtu zion.