David Copperfield | |
---|---|
1849ko lehen argitalpenaren azala. | |
Datuak | |
Idazlea | Charles Dickens (1837-1839) |
Argitaratze-data | 1850 |
Generoa | Fikzioa, gizarte kritika. |
Jatorrizko izenburua | The Personal History, Adventures, Experience and Observation of David Copperfield the Younger of Blundeston Rookery (which he never meant to publish on any account) |
Argitaletxea | Bradbury and Evans (en) |
Herrialdea | Erresuma Batua |
Ilustratzailea | Hablot Knight Browne |
Orrialdeak | 721 |
Formatua | Inprimatua |
Euskaraz | |
Izenburua | David Copperfield |
Itzultzailea | Jose Basterretxea |
Argitaratze-data | 1986 |
Orrialdeak | 244 |
ISBN | 9788439876182 |
David Copperfield (garaiko jatorrizko ingelesezko izenburua The Personal History, Adventures, Experience and Observation of David Copperfield the Younger of Blundeston Rookery (which he never meant to publish on any account), euskaraz Blundeston Rookeryko David Copperfield gaztearen Istorio Pertsonala, Abenturak, Eskarmentua eta Gogoeta (berak edozein modura argitaltzeko asmorik ez zuena)) Charles Dickens britainiar idazleak 1850ean argitaratu zuen eleberri bat da.
Idazlearen beste idazlanen antzera hau ere hilabetero argitaratua izan zen. Eleberrian agertzen diren elementu asko Dickens beraren bizitzarekin loturik daude, beharbada eleberri hau berak idatzitako guztien artean autobiografikoena izan zelarik. Istorioa bera lehen pertsonan azaldua dago.