David Livingstone | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Blantyre, 1813ko martxoaren 19a |
Herrialdea | ![]() ![]() ![]() |
Heriotza | Ilala Hill (en) ![]() |
Hobiratze lekua | Westminster abadia |
Heriotza modua | berezko heriotza: malaria |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Mary Moffat Livingstone |
Seme-alabak | ikusi
|
Haurrideak | ikusi
|
Familia | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Glasgowko Unibertsitatea Imperial College School of Medicine (en) ![]() Charing Cross Hospital Medical School (en) ![]() Gilbertfield House School (en) ![]() |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | esploratzailea, mediku idazlea, geografoa, idazlea eta misiolaria |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Royal Geographical Society London Missionary Society (en) ![]() |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | Eliza kongregazionala |
![]() ![]() | |
![]() |
David Livingstone (Blantyre/Baile an t-Saoir, Hegoaldeko Lanarkshire, 1813ko martxoaren 19a– Zambia, 1873ko maiatzaren 1a) sendagile, misiolari kongregazionalista eta esploratzaile eskoziarra izan zen. Teologia ikasi zuen Glasgowko unibertsitatean, eta Royal Geographical Society elkarte prestigiotsuaren kidea izan zen. Afrikako erdialdean hainbat leku topatu zuen europar zientziarako, batez ere gaurko Zambia eta Zimbawen. Behaketa astronomikoez baliaturik kokapen zehatzak ezartzen lagundu zuen eta agiriak gauzatu zituen zoologia, botanika eta geologian. XIX. mendeko viktoriar gizartearen ikur nagusietakoa izan zen, eta inperioko interesak eta, kolonialismoa ahalbidetu bazituen ere, esklabismoaren aurka eta txiroen alde agertu izan zen.