Deia | |
---|---|
Jatorria | |
Sorrera-urtea | 1977 |
Argitaratze-data | 1977 |
Izenburua | Deia |
Jatorrizko herrialdea | Espainia |
Ekoizpen lekua | Bilbo |
Argitaletxea | Iparragirre |
Ezaugarriak | |
Hizkuntza | gaztelania eta euskara |
Deskribapena | |
Honen parte da | Noticias Taldea |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Iñaki González Juan José Baños |
Emanaldia | |
Hasiera-data | 1977 |
deia.com |
Deia Euskal Herriko egunkari bat da, nagusiki gaztelania erabiltzen duena, artikuluren bat euskaraz tartekatuta. Lehen alea 1977ko ekainaren 8an argitaratu zen Ignacio Iriarte Areso zuzendari zuelarik. Sustatzaile eta sortzaileen artean Mitxel Unzueta, Luzio Aginagalde, Luis Maria Retolaza eta Eli Galdos egon ziren. Hasierako aurrekontua 40 milioi pezetakoa (240.000 euro inguru) izan zen eta 25 bazkideren artean bildu zen. Hilabete batzuk geroago, 600 bazkide inguru izatera iritsi ziren.[1]
Editorial Iparragirre da egunkariaren enpresa argitaratzailea, eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako edizioak zituen lehen aroan. 2008tik, Deia egunkaria Noticias Taldeko Bizkaiko egunkaria da.
2006ko udan bere betiko Boluetako egoitza utzi eta Bilboko Nazioarteko Erakustazokako Bami eraikinera aldatu zen.
Deia-ren paperezko alearen prezioa desberdina da astean zehar eta asteburuko egunetan. Astelehenetik ostiralera 1,50€ balio du, larunbatetan 1,70€ eta igandetan 2,50€ (2019). Webguneko edukiak doakoak dira.