Diplomazia da antolamendu edo prozedura bat nazioarteko harremanak ezarri eta mantentzeko, hitzarmen eta negoziazioen bidez, eta estatuak nazioarteko esparruan ordezteko.[1] Diplomazian lan egiten dutenei diplomazialari esaten zaie.[2]
Erabilera informal batean, diplomaziak aipatzen du pertsona baten gogatzeko trebetasuna eta, hedaduraz, auzi delikatu bati irtenbide bat emateko dohaina, gatazka nabarmenik lehertu gabe.