Done Mikel Aralarkoaren santutegia | |
---|---|
UNESCOren gizateriaren ondarea Kultura ondasuna | |
Bide Primigenioa | |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Nafarroa Garaia |
Udalerria | Uharte Arakil |
Koordenatuak | 42°57′N 1°58′W / 42.95°N 1.97°W |
Historia eta erabilera | |
Izenaren jatorria | Mikel goiaingerua |
Erlijioa | katolizismoa |
Arkitektura | |
Estiloa | Arte erromanikoa |
Gizateriaren ondarea | |
Erreferentzia | 669-263 |
Eskualdea[I] | Europa eta Ipar Amerika |
Izen-ematea | bilkura) |
BIC | RI-51-0000764 |
263 | |
Webgune ofiziala | |
|
Done Mikel Aralarkoa, Aralarko Done Mikel in Excelsis edo Aralarko santutegia[1][2][3] santutegi erromanikoa da, Aralarko mendilerroan dagoena, Nafarroa Garaiko ipar-mendebaldean. Tenpluari buruz iritsi zaigun lehen aipamena XI. mendekoa da, baina bi mende lehenago toki berean beste tenplu bat zegoen, karolingiar estilokoa. Erretaula du altxorrik preziatuena, Nafarroako Foru Erkidegoko kultura intereseko ondasun izendatua, Erdi Aroko europar esmaltegintzako maisulan gorenetakoa.
Santutegia 1.237 metroko garaieran dago, trikuharri ugariko ingurune batean. Santutegira igotzeko, Uharte Arakil da ohiko abiapuntua, udalerri horretan baitago santutegia.