Antzina Europako mendebaldea druiden lurraldea zen | ||
Pertsonaia Mitologikoaren Ezaugarriak | ||
---|---|---|
Mota | izaki mitologikoa | |
Mitologia | zelta mitologia | |
Lekua | Irlanda | |
Druida zelta mitologiako apaiz edo erlijio-gizontzat aurkeztu izan dute, baina haren rolak ezaugarri gehiago zituen. Druidek gizarte maila independentea osatzen zuten, maila intelektuala. Hala ere, eginkizun erlijiosoekin batera beste batzuk zituzten, adibidez bardo, sendagile, astronomo, filosofo eta azti ere baziren.
Hala eta guztiz, druiden hiru eginkizun ezberdindu daitezke, nahiz eta banaketa hau ez izan beti oso zehatza eta zenbait autore oso eszeptiko agertu (T. D. Kendrick):
Druida Zeltiarren (zeltiar kulturen bukaera arte, Erdi Aroaren hasierarekin bat eman zen) eta gaur egungo druiden arteko ezberdintasuna aipatu beharra dago. Lehenengoak testigantza idatzirik gabe desagertu ziren. Azkenak, Aro Modernoaren kontzeptuen arabera Gales eta Irlandan garatu ziren eta ohiturak gaur egungo ideia, nazionalismoa eta erromantizismoarekin batzen dituzte.