Edari alkoholdunak etanola (alkohola) duten edariak dira, hartzidura alkoholikoz edo destilazioz eginak.
Mota desberdinak aurki daitezke, lehen hartzitze bat izan duten edariak, ardoa, garagardoa, sagardoa....hauek alkohol maila txikiena izaten dute. Bigarren edari motak destilazio bidez lortzen dira, pattar desberdinak, whiskya, rona, ginebra, tekila, vodka,... behin edo birritan destila daitezke, honen arabera alkohol gradua txikiagoa edo handiagoa izango da. Kasu batzuetan edari hauek barrikan zahartu egiten dira edo hornigai usaintsuak gehitzen zaizkie. Azkenik, likoreak ditugu pattarrak, hornigai azukredunekin eta zaporetsuekin nahasiz lortzen dira, anisa, patxarana, bermuta... Hauek gozoagoak izaten dira eta normalean pattarrek baino alkohol ehuneko txikiagoa izaten dute.