Eden

Eden (hebreeraz: עדן‎) Bibliaren arabera (Genesia, II, 8), Jainkoak Adam eta Evarentzat ekialdeko lurralde batean antolatu zuen «paradisu edo gozamenerako baratzea» da.[1]

« Ondoren, Jainko Jaunak baratzea landatu zuen Edenen, ekialdean, eta hantxe ezarri moldaturiko gizona. »

—Hasiera 2:8

« Jainko Jaunak gizona hartu eta Edengo baratzean ezarri zuen, landu eta zain zezan. »

—Hasiera 22:15


Thomas Coleren "Edengo lorategia"

Testamentu Zaharrean, hainbat pasartetan aipatzen da: Hasiera, Isaias 51:3, Ezekiel 36:35, eta Joel 2:3; Zekarias 14 eta Ezekiel 47-an Paradisuaren iruditeria erabiltzen du Eden izena erabili aipatu gabe.

Bere istorioa mesopotamiar mitotan oinarrituta egon daitekeela uste da, bizitzaren zuhaitza babestu behar duen erregearenean hain zuzen ere.[2]

Izena, akaderazko Edinnu hitzetik etor daiteke, "lautada" edo "estepa" esan nahi duena, eta sumerrerazko edin hitzaren bilakaera dena. Hitz horrek lotura estua du aramera erroa duen hitz batekin, eta "emankorra, ondo ureztatua" esan nahi duena[3]. Beste interpretazio baten arabera, izena «plazera» esan nahi duen hebreerazko hitz batekin lotzen du.[4]

  1. Lur entziklopedietatik hartua.
  2. (Ingelesez) Davidson, Robert. (1973). Genesis 1-11. Cambridge: Cambridge University Press, 33 or. ISBN 9780521097604..
  3. (Ingelesez)Cohen, Chaim (2011). "Eden". In Berlin, Adele; Grossman, Maxine (eds.). The Oxford Dictionary of the Jewish Religion. Oxford University Press. ISBN 9780199730049. 222-229 or.
  4. (Ingelesez)Day, John (2014). "Problems in the Interpretation of the Story of the Garden of Eden". From Creation to Babel: Studies in Genesis 1-11. Bloomsbury Publishing. ISBN 978-0-567-37030-3, 26 or.

Eden

Dodaje.pl - Ogłoszenia lokalne