Edil

Edila (latinez, aedilis, pluralean aediles) Antzinako Erromako magistratua izan zen. Jatorrian, Zeres jainkosaren tenpluaz eta bere kultuaz arduratzen ziren. Bi mota zeuden, edil kurul eta plebeioen edila.[1]

Edil kurul, Patrizioek eta plebeioek eskuratu zezaketen kargua, plebeioen edilaren ereduari jarraituz sortu zen. Besteak beste, jokoen antolaketaz, pisuak zaintzeaz eta merkatuetako neurriez arduratzen zen, eta merkataritzarekin zerikusia zuten arazo txikiak konpontzeaz, betiere hiriko pretoreak gainbegiratuta. Cursus honorum-eko maila bat zen, hau da, postu garrantzitsuagoak lortzeko urrats bat. Herritar guztiek aukeratzen zituzten. K.a. 366. urtean sortu ziren.

Plebearen edila, jatorriko plebeioa zuten gizonentzat gordetako kargua zen. Plebeioei ematen zitzaien kontzesio politikoa zen, eta, horri esker, cursus honorum delakora igo zitezkeen, kostu ekonomiko txikiagoa zuen postu baten bidez, ez baitzuten jokoen antolaketa ordaindu behar. Bere jatorrizko eginkizuna plebearen tenpluak mantentzea zen, beti ere plebearen tribunoaren agindupean. K.a. 376. urtean onartu ziren Leges Liciniae Sextiae legeen ondoren, bere gain hartu zituen edil kurul-en antzeko funtzioak. Plebearen tribunoaren aginduetara zegoenez, ez zen cursus honorum-ean kontutan hartzen. Plebeioek bakarrik hautatzen zituzten. K.a. 493. urtean eratu ziren lehen aldiz.

III. mendean edil kargua indargabetu zen.

  1. (Ingelesez) «Aedile | Roman official | Britannica» www.britannica.com (Noiz kontsultatua: 2023-02-27).

Edil

Dodaje.pl - Ogłoszenia lokalne