Eduard Nikolaievitx Artemiev (errusieraz: Эдуа́рд Никола́евич Арте́мьев; Novosibirsk, 1937ko azaroaren 30a – Mosku, 2022ko abenduaren 29a) errusiar musikagilea izan zen.
Moskuko Kontserbatorioan ikasi zuen, eta graduatu ondoren musika elektronikoaz eta sintetizadoreez interesatu zen. Musika elektronikoagatik ez ezik, soinu-bandengatik ere nabarmendu zen, batez ere Andrei Tarkovskiren filmengatik.