Egan | |
---|---|
Datuak | |
Jatorria | Azpeitia, Gipuzkoa |
Urteak | 1970 — Gaur egun (1995-1998 "egan berria" bezala) |
Produkzioa | |
Diskoetxea(k) | IZ, Xoxoa, Elkar |
Taldekideak | |
Xabier Saldias Ander Zulaika Ane Sarasua Antxon Sarasua Imanol Iribarren Jon Tuti Mikel Lazkano | |
Lehengo taldekideak | |
Ane Saldias Idoia Uralde Ruben Viejo Rosi ZubizarretaKoldo Tarragona Jose Luis Frantzesena Alberto Frantzesena Iñaki Arenas Iñaki Korta Gonzalo Pelaez Joxe Mari Pelaez Imanol Aranburu David Redondo Karlos Aranzegi Carlos Domeño Jorge Gonzalez Joxe Mendizabal Pablo Garmendia Ruben Caballero Mireia Otzerinjauregi | |
Informazio gehigarria | |
www.egantaldea.com | |
Egan musika taldea Xabier Saldias kantaria buru zuela 1970. urtetik plazarik plaza ibilitako musika talde arrakastatsua da. Errepertorioa gehienbat bertsioz osatua dute, eta horietako batzuk arras ezagunak egin dira. Guztira 18 disko kaleratu dituzte. 1994an taldea banatu egin zen: Saldiasek Egan Berria izenarekin jarraitu zuen (aurrerago jatorrizko izenera bueltatuko zen), eta beste taldekideek Trabuko Egan sortu zuten, eta geroago Irailerako 6 eta Keinu.
Saldiasek erretiroa hartu ondoren, 2020az geroztik "Egan 50" taldea osatu zuten Xabierrek berak (ahotsa) eta Ander Zulaika (bateria), Ane Sarasua (ahotsa), Antxon Sarasua (teklatuak, gitarra eta koroak), Imanol Iribarren (teklatua), Joanes Ederra (baxua) eta Mikel Lazkano (gitarra) musikariek. Aurrerago, Joanes baxujolearen ordez, Drindots taldean urte luzez jotako Jon Tuti (baxua) proiektura batuz.