Egan Arley Bernal Gómez (Bogotá, 1997ko urtarrilaren 13a) kolonbiar txirrindulari profesionala da. Gaur egun Team Ineos taldean lasterka egiten du. 2019ko Frantziako Tourra irabazi zuen: balentria hori lortzen duen lehendabiziko latinoamerikarra izan zen; eta, gainera, 22 urte bete berritan [1]. 2021ean Italiako Giroa gehitu zion bere palmaresari.