Egiptoera | |
---|---|
r n km.t — 𓂋𓏤𓈖𓆎𓅓𓏏𓊖 | |
Datu orokorrak | |
UNESCO sailkapena | 6: galdua |
Hizkuntza sailkapena | |
giza hizkuntza afroasiar hizkuntzak Egyptian (language branch) (en) | |
Informazio filologikoa | |
Hizkuntza-tipologia | aditza-subjektua-objektua eta hizkuntza fusionatzailea |
Alfabetoa | Egiptoar idazkera hieroglifikoa, Egyptian hieratic (en) , Alfabeto demotikoa eta Coptic script (en) |
Hizkuntza kodeak | |
ISO 639-2 | egy |
ISO 639-3 | egy |
Glottolog | egyp1246 |
Linguasphere | 11-AAA-a |
IETF | egy |
Egiptoera[1] Egiptoko jatorrizko hizkuntzarik zaharrena da, afroasiar hizkuntzen adarrekoa. Egiptoerazko idazkunik zaharrenak K.a. 3400 ingurukoak izanik[2], munduko hizkuntzetan lekukotasunik zaharrenetakoak ditu. II. mendetik XVII. menderaren amaierara arte lekukotzen den bere ondorengoari koptoera esaten zaio. Egungo Egiptoko hizkuntza nazionala Egiptoko arabiera da, musulmanek herrialdea konkistatu zutenetik epeka-epeka koptoera ordezkatu zuena. Hala ere, Eliza Ortodoxo Koptoak egun oraindik koptoera erabiltzen du hizkuntza liturgiko moduan. Litekeena da egun oraindik zenbait hiztunek koptoeraz erraz egitea[3][4].
Historian zehar honako bilakaera izan zuen: