Eguzki erlojua oso antzinatik denboraren (orduak, minutuak, segundoak) igaroera neurtzeko erabili den tresna bat da. Eguzki kuadrante ere baderitzo. Gnomon batek eskaladun azalera baten gainean jaurtitzen duen itzala erabiltzen du eguneko mugimenduan Eguzkiaren posizioa adierazteko. Gnomonaren kokapenaren eta eskalaren formaren arabera, denbora mota ezberdinak neur daitezke, zeinetatik ohikoena irudizko eguzki denbora den. Eguzki erlojuei buruzko ezagutza biltzeaz eta teoriak osatzeaz arduratzen den zientzia nomonika da.