Artikulu hau astronomiari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Koroa».
Eguzki koroa, kromosferako zatirik kanporenekoa da, milioi bat kilometro baino gehiago neurtzen du eta eguzki eklipseetan edo koronografo deritzon Eguzkiaren argia ezkutatzeko gai den gailu bat erabiliz ikus daiteke. Eguzki koroaren dentsitatea, Lurrarena baino bilioi bat aldiz baxuagoa da, eta bere tenperatura, 2 milioi gradutara iristen da (fotosferak, gutxi gora-behera, 6000 graduko tenperatura duen bitartean).