El borracho burlado

El borracho burlado, ópera cómica en castellano y bascuence. Escrita, y puesta en música por un caballero guipuzcoano
El borracho burladoren jatorrizko azala.
Datuak
IdazleaXabier Maria Munibe Peñafloridako Kondea (1764)
Argitaratze-data1764
GeneroaAntzerkia, opereta.
Jatorrizko izenburuaEl borracho burlado eta El borracho burlado
HizkuntzaEuskara - Gaztelania
HerrialdeaEuskal Herria
Orrialdeak56

El borracho burlado, ópera cómica en castellano y bascuence. Escrita, y puesta en música por un caballero guipuzcoano (1764), Frantzisko Xabier Muniberen opera komiko modukoa da, bertsotan emana.[1] Obra hau umorezko komedia da nahiz eta sailkatzeko erraza ez izan. Ez zen euskara hutsez idatzi, elebidunaz baizik, euskaraz eta gaztelaniaz. Honela banatzen da elebitasunaren xehetasuna: kantak eta elkarrizketa asko euskaraz eta gaztelaniaz daude, hitz lauak eta elkarrizketa batzuk, bestetik, gaztelaniaz. Ekitaldi bakarra eta 35 agerraldi ditu. Gaia mozkor bati emandako eskarmentua da. Gipuzkeraz mendebaleko elementuekin nahasia idatzita dago, eta herri xehearen oso hurbileko hizkera darabil.

  1. «El borracho burlado (1764). Xabier Maria Munibe - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2018-02-12).

El borracho burlado

Dodaje.pl - Ogłoszenia lokalne