Elastikoa (baita ere ezaguna kamiseta gisa Hego Euskal Herrian eta tiserta gisa Ipar Euskal Herrian) gorputz-enborra estaltzen duen janzki bat da. Elastikoak eskuarki ez du folarik, ez botoirik eta ez patrikarik, anoki biribila izaten du eta mahuka motzak.
"Tiserta" T-shirt ingeles hitzaren moldaketa da, hau da, "T eiteko alkandora", zeinak, irudian ikus daitekeen bezala, T itxura duen eta gehienetan kotoiz egina den.