Elektrolisia elektrizitatearen bidez substantzia baten osagaiak banatzeko prozesua da, adibidez uraren kasuan hidrogenoan eta oxigenoan banatzen da. Elektrolitoak dituen disoluzio batetik korronte elektrikoa igaroaraziz egiten da. Elektrolisia gertatzen den ontziari zelda elektrolitikoa esaten zaio. Metalezko bi barra (elektrodoak) kanpoko elektrizitate-iturri bati lotuak disoluzio elektrolitiko batean murgilduta daude. Elektrolisia gertatzeko beharrezkoa den potentzial diferentzia deskonposizio-potentziala deritzo. Elektrolitoaren ioi positiboak katodora joaten dira eta ioi negatiboak anodora.