Elkartea | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 2013 |
Izenburua | Elkartea |
Jatorrizko hizkuntza | euskara |
Jatorrizko herrialdea | Espainia |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | film dramatikoa |
Iraupena | 16 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Kote Camacho |
Gidoigilea(k) | Kote Camacho |
Antzezlea(k) | |
Argazki-zuzendaria | Kote Camacho |
Elkartea (2013) Kote Camachok idatzitako, zuzendutako eta ekoitzitako film laburra da, Donostiako txoko edo elkarte batean girotua, afari batean gertatzen den istoriotxo bat: afaltzeko elkartu diren lagun batzuek beste lagun batekin topo egin dute, urtetan ikusi gabe zutena, Otsoa deitzen zioten hori (Iñaki Beraetxe), eta afarira etortzera gonbidatu dute, haren berri jakiteko asmoz. Film labur honek Espainian eta beste hainbat herrialdetan sariak jaso ditu. Medina del Campon, muntaketarik onenaren saria jaso zuen. Clermont-Ferrand International Film Festival jaialdiko sail ofizialean izandako lehen euskarazko film laburra izan zen.