Elkarzut

CD lerroarekiko zuta den BA lerroa, BA eta CD lerroek osatzen dituzten bi angeluak (laranjaz eta urdinez adieraziak) 90º-koak direlako. B puntua A-tik igarotzen den CD segmentuarekiko elkarzutaren oina da, edo bestela esanda, A-ren oina CD-n.
Artikulu hau beste lerro batekin angelu zuzena egiten duen lerroari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Zut (argipena)».

Elkarzutak bi plano edo lerro zuzenez nahiz gehiagoz mintzatuz, elkarrekin angelu zuzena (90° edo π/2 radian) egiten dutenak dira,[1] lerro biren arteko harreman horri elkarzutasun deritzo,[2] geometria eta trigonometrian ikasten den oinarrizko propietate bat dena. Harreman hau elkarzutasun sinboloarekin, ⟂, adierazten da grafikoki.

Era berean, zut esaten zaio beste lerro edo plano batekin angelu zuzena egiten duen lerroari,[3] eta biei elkarzutak direla, hau da, bata bestearekiko zutak.[4]

Elkarzutasuna ortogonaltasunaren (kontzeptu matematiko orokorragoa) adibide berezia da. Elkarzutasuna objektu geometriko klasikoen ortogonaltasuna da, hain zuzen. Hau dela eta, matematika aurreratuetan, "elkarzut" hitzaren bidez ortogonaltasun geometrikoaren baldintza konplikatuagoak deskribatzen dira, gainazal baten eta bere bektore normalaren artean dagoena, besteak beste.

  1. «elkarzut» Euskaltzaindiaren Hiztegia (Noiz kontsultatua: 2021-03-08).
  2. «elkarzutasun» Euskaltzaindiaren Hiztegia (Noiz kontsultatua: 2021-03-08).
  3. «zut» Euskaltzaindiaren Hiztegia (Noiz kontsultatua: 2021-03-08).
  4. Ibon Sarasola. (1998). «elkarzut» Euskara batuaren ajeak. Alberdania, 64 or. ISBN 848866950X.
    Aipua: «elkarzut. Elkarzut ezin da singularrean erabili, euskal gramatikak elkar-i ez diolako uzten horrelakorik, besterik gabe. Bi zuzen horiek elkarzutak dira euskara garbia da, baina zuzen bati elkarzut den beste zuzen bat euskara gaiztoa da, eta horrek ez du erremediorik, gramatika aurka duelako.»
    .

Elkarzut

Dodaje.pl - Ogłoszenia lokalne