Emakumeen Munduko Errugbi Kopa Women's Rugby World Cup Coupe du monde de rugby à XV féminin | |
---|---|
Antolatzailea | World Rugby |
Sorrera | 1991 |
Eremua | Mundu osoa |
Taldeak | 12 |
Garaipen gehien | Zeelanda Berria (6 Kopa) |
Txapelduna | Zeelanda Berria (2021) |
Webgunea | www.rwcwomens.com |
Emakumeen Munduko Errugbi Kopa (ingelesez: Women'sRugby World Cup, frantsesez: Coupe du monde de rugby à XV féminin) mundu mailako errugbi txapelketa da, lau urtean behin jokatzen dena. Bertan, emakumezkoen selekzio indartsuenek hartzen dute parte. 1991koa Galesek antolatu zuen, eta Eskoziak, 1994koa; 1998tik aitzina, antolakuntza World Rugbyk hartu zuen bere gain. Zeelanda Berriko selekzioa garaipen gehien lortu dituena da.