Entzima-inhibitzaileak entzimen jarduera murrizten duten molekulak dira. Molekula horiek naturalak ala artifizialak izan daitezke. Artifizialen artean, esaterako, botika asko daude: molekula hauek mikrobio patogenoen entzimei lotzen dira eta haien jarduera inhibitzen dute, patogenoaren heriotza dakarrena (entzimek ez badute zuzen funtzionatzen bide metaboliko batzuk ez baitira osatzen).
Inhibitzaileek entzimen jarduera aldatzen dute, betiko (inhibizio itzulezinaren kasuan) edo aldi baterako (inhibizio itzulgarriaren kasuan). Beraz, bi inhibizio motaz jardun daiteke:
1.- inhibizio itzulgarria: inhibitzaile eta entzimaren arteko lotura ahula denean, erraz banatzen direnean; banatu ostean, entzima guztiz funtzionala da berriz
Bi mota daude:
Inhibizio lehiakorrean inhibitzailearen efektua substratuaren kontzentrazioa handituz neutralizatu daiteke. Izan ere, substratu asko dagoenean inhibitzailea entzimaren gune aktiboan lotzeko probabilitatea asko jaisten da.
2.- inhibizio itzulezina: inhibitzailea eta entzimaren arteko lotura sendoa da, eta ez da desegiten. Ondorioz, inhibitzailea entzimaren gune aktiboan betiko elkartzen da, eta ez dio substratuari uzten toki horretan sartzen.
Inhibizio itzulezina eragiten duten molekulak artifizialak dira gehienak: pozoiak, botikak, intsektizidak, etab.