Eorlen zina Erdialdeko Lurraldeko herrialdeen arteko zin egindako aliantza da, Rohan eta Gondorren artean, alegia. Zinak, gainera, Kalenardhon probintzia, betirako, Rohanen mende geratuko dela adierazten du, herrialde horren mugak adieraziak izango direlarik.
Behar izanez gero, bi erresumek elkarri lagunduko ziotela ere ezarri zen. Honentzako seinalea, Gezi Gorria ematea izango litzateke, bi erresumetako bat, laguntza behar larrian dagoela adieraziko lukeena. Gezi hau, Theoden erregearengana eraman zuen Gondorreko mezulari batek Eraztunen Jauna eleberrian, Sauron Minas Tirith setiatzen ari zenean. Bi herrialdeen arteko komunikazio bizkorrago batetarako, Gondorreko Sutzarrak erabiltzen ziren, behar larriko garaietan pizten zirenak.