Epifania | |
---|---|
Epifania (1589 ingurukoa), Roland de Mois. | |
Mota | Kristaua |
Data | |
Data | Urtarrilaren 6 |
Kristautasunean, Epifania (antzinako grezierazko επιφάνεια hitzetik; euskaraz, Agerkundea, manifestazioa, gertakari mirarizkoa) Jesus Nazaretekoa Ekialdeko Errege Magoak gurtzera etorri zireneko gertakaria da, urtarrilaren 6an ospatzen dena. Eguberrien jai-zikloaren azken ospakizuna da. Espainian eta Hispanoamerikako leku batzuetan Epifania ospatzeko ohitura dago, haurrei eta helduei opariak eginez.[erreferentzia behar] Bezperan, Errege Magoen Kabalgata ospatzen da toki batzuetan.