Epiro | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 407 m |
Mota | eskualde historiko |
Geografia | |
Koordenatuak | 39°14′11″N 20°42′53″E / 39.23651°N 20.71472°E |
Epiro[1][2] (grezieraz: ´Ηπειρος, Epeiros, euskaraz kontinente esan nahi duen hitza; albanieraz: Epiri) hego-ekialdeko Europako eskualde geografiko eta historikoa da, gaur egun Greziaren eta Albaniaren artean banaturik dagoena. Pindo mendilerroaren eta Itsaso Jonikoaren arteko lurrak hartzen ditu. Antzinatean greziar tribuak bizi ziren bertan, Epiroko Erresuma eratu zutenak. Ioanina da hiri nagusia.