Erdialdeko Asia

Erdialdeko Asia
Erdialdeko Asia munduko eskualdea
Erdialdeko Asia munduko eskualdea
  - Sobietar definizioa
  - Ohiko definizio modernoa
  - UNESCOren definizioa

Erdialdeko Asia Asiako erdialdean dauden estatuak batzen dituen eskualdea da. Ez dago definizio zehatzik bere azalera adierazteko, baina esan dezake Kazakhstan, Kirgizistan, Tadjikistan, Turkmenistan, Uzbekistan, Mongolia eta Txinako Xinjiang barruan dituela.

Batzuetan Txinako Barne Mongolia eta Errusiako Kalmukia, Tartaristan, Bashkortostan, Altai, Tuva eta Buriatia errepublika osoak eta Sakhako Errepublikaren zati bat[1] Erdialdeko Asian ere daudela esan da. Historikoki Afganistan, Irango zenbait eskualde, Pakistan, Siberia, Kaxmir, Tibet, Armenia, Azerbaijan eta Georgia ere definizioan sartu dira.

  1. Soucek, S. A History of Inner Asia. Cambridge: Cambridge University Press, 2000, ISBN 0-521-65704-0 (orr. xi)

Erdialdeko Asia

Dodaje.pl - Ogłoszenia lokalne