Ernai | |
---|---|
Alderdia | Ezker Abertzalea |
Sorrera | 2013ko martxoaren 2a |
Eremua | Hego Euskal Herria |
Ideologia politikoa | Proiektu politikoa[1] Independentismoa Sozialismoa Feminismoa
|
ernai.eus |
Ernai 2013ko Martxoaren 2an sortu zen gazte erakunde abertzale eta ezkertiar gisa. Ezker Abertzaleak Zutik Euskal Herria ebazpenaren bidez garatutako estrategia aldaketaren ondotik sortutako antolakundea izango da, Segi gazte erakundeak bere burua desegin ostean. Sortu, LAB sindikatuarekin eta Euskal Preso Politikoen Kolektiboarekin batera ezker abertzalearen antolaketa berriko ataletako bat da. Euskal Herriaren independentzia, sozialismoa eta feminismoa aldarrikatzen ditu proiektu politiko gisa.
Herri eta eskualde eremuko antolakuntza eredu bati jarraikiz, Nafarroa Garaian, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan jarduten du, ikuspegi eta estrategia nazional batetik. Ipar Euskal Herriko gazte erakundeekin, Aitzina!-rekin bereziki, harreman iraunkor eta zuzena izan zuen.