Dresdenen eta Munichen egin zituen arkitektura- eta pintura-ikasketak. 1905ean Die Brücke artista-taldearen sortzaileetakoa izan zen. Haren lanean eragin handia izan zuten Alemaniako pintura gotikoak, Afrikako eta Ozeaniako eskulturak eta Frantziakofauvistek. Indar handiko kolorea erabiltzen zuen bere lanetan, zenbaitetan bortitza eta marrazki sendoa. Espresionismoaren jarraitzaile izan zen, Alemaniako agintari naziek haren pintura dekadentetzat salaturik, bere buruaz beste egin zuen arte.
Marzella (1909–1910)
Selbstbildnis als Soldat (1915, Autorretratua soldadu gisa)